Bihar hasiko da Trainerillen Gipuzkoako Liga, Donibanen
Banakako erlojupekoan lehiatuko da ligako lehena
Hibaika eta San Juango emakumeak, Gipuzkoako Txapelketan. Argazkia: Josu Z. Batelak bukatu eta trainerillak hasi. Bihar hasiko da Gipuzkoako Trainerillen Liga, Donibanen, San Juan Koxtapek antolatutako estropadarekin.
11:00etan hasiko da lehia, banakako erlojupekoan. Plazatik irtengo dira ontziak, Lezo aldera, lehen ziaboga Zamakona ontziolen bueltan emateko; bigarren ziaboga, berriz, kanpoaldean, Alabortzan, eta helmuga, azkenik, berriz ere plazan.
