Gaur truk txapelketa, bihar Endika Loiolaren diskoaren aurkezpena eta larunbatean lasterketa eta bazkaria egingo dituzte.
Bihar, Maiatzaren Lehenarekin bat eginda, martxa egingo dute Errenteria eta Donostia artean. Elkarrekin Podemos hautesle elkargoak bat egin du martxa horrekin eta parte hartzera deitu. 10:00etan abiatuko da Zumarditik.
EH Bilduk Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan Errenteria-Oreretan jaso zuen emaitzaren gaineko balorazioa egin du gaur. Partaidetzak gora egin izana baikor baloratu du koalizio subiranistak, baita EH Bilduk jasotako babesa %43 handitu dela nabarmendu ere.
Cerveran joko dute, akordeoi lehiaketa baten sari banaketarako galan.
Piher erreminta enpresak beste urtebetez berritu du Albaolarekin duen babesletza.
Alderdi sozialistak udal hauteskudeei begira osatu duen programa ezagutzera eman du gaur. Parte hartze prozesuan eta ekarpen ugari jasota egindako programa dela azaldu du Jose Angel Rodriguez alkatetzarako hautagaiak, "adostasun handiz osatua".
Foru Aldundiak iragarri duenez lurzorua desatxikitzeko baimena eman du Estatuko Portuak; erabakia txalotu dute, oniritziak Adinberrirekin aurrera egitea ahalbidetuko duelako.
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten urteurrenaren ospakizunak antolatzeko sortu duten batzordeak antolatu duen hamabost eguneko egitarau aberatsa, baita ospakizunaren elementu zentrala izango den liburua.
Euskal Eskola Publikoaren 28. festaren leloak bezala, 'Makina bat taupada' izena jarri diote abestiari. Errenteria-Oreretan grabatu dute bideoklipa.
Banakako erlojupekoan lehiatuko da ligako lehena
2017, 2018 eta 2019an jaiotako haurrak joan daitezke haur eskolara. Ostiralean izango da izena emateko azkeneko eguna.
Maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean izango da ordaintzeko aukera. Auto- edo auzokonposta egiten dutenek hobariak izango dituzte.