Urmendi Haur Eskolan matrikulatzeko epea, bukatzear

2017, 2018 eta 2019an jaiotako haurrak joan daitezke haur eskolara. Ostiralean izango da izena emateko azkeneko eguna.

Urmendi Haur Eskolan matrikulatzeko epea datorren ostiralean —maiatzak 3— bukatuko da. 2019/2020 ikasturtean jasoko dituzten haurrak 2017, 2018 eta 2019an jaiotakoak izango dira. Azaroan edo abenduan jaioko diren haurren gurasoen ekainera arte luzatuko diete epea.

Informazio gehiago jaso nahi duenak edota matrikulazioa egin nahi duenak Urmendi Haur Eskolatik pasa daiteke (Maria Garaiar plaza),  edo 943 26 00 86 telefonora deitu. E-posta bidez ere jar daitezke harremanetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.