Maiatzaren Leheneko martxan parte hartzera deitu du Elkarrekin Podemosek
Bihar, Maiatzaren Lehenarekin bat eginda, martxa egingo dute Errenteria eta Donostia artean. Elkarrekin Podemos hautesle elkargoak bat egin du martxa horrekin eta parte hartzera deitu. 10:00etan abiatuko da Zumarditik.
Bihar, Maiatzaren Lehenarekin bat eginda, martxa egingo dute Errenteria eta Donostia artean. Elkarrekin Podemos hautesle elkargoak bat egin du martxa horrekin eta parte hartzera deitu. 10:00etan abiatuko da Zumarditik. Krisiak hobera egin badu ere globalki, pertsona askoren egunerokoa “latza” dela ekarri du gogora, eta horietako asko egun oraindik ere krisian murgilduta bizi direla: “Krisia langabeziaren sinonimoa zen garai batetik, krisi ostekoa langile pobreen garaia da, hilabete amaierara heltzen ez den jendearen sinonimoa, eta egunerokoari baldintza duinetan aurre egiterik ez duen jendearen sinonimoa”.
langabezia tasa “prekarietatearekin” jaistea salatu du Elkarrekin Podemosek: “Aldi baterako lan kontratuak, eta etorkizuna bermatzen ez duten jardunaldi erdiko lanaldiak, gazteenen emigraziorako arrazoia dira”.
Horregatik guztiarengatik martxarekin bat egitera deitu ditu herritarrak bihar.