30 ordaindu eta 40 eraman
Kanpainaren barruan erosketa bonoak salduko ditu Errenkoaldek eta bezeroek 30 euroan erosita 40 euroko erosketengatik trukatuko dute, hau da, ordaindu dutena baino 10 euro gehiago izango dituzte erosketak egiteko.
Errenkoalde elkartean eros daiteke Merkabonoa. Argazkia: Errenkoalde Merkabono kanpaina jarri du martxan gaur Errenkoalde merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresen elkarteak. Kanpainaren barruan erosketa bonoak salduko ditu Errenkoaldek eta bezeroek 30 euroan erosita 40 euroko erosketengatik trukatuko dute, hau da, ordaindu dutena baino 10 euro gehiago izango dituzte erosketak egiteko.
Bonoa osorik edota erdibituta trukatu ahal izango da, 20 euroko bi bono, alegia. Guztira 400 Merkabono atera ditu Errenkoaldek eta gaurtik hilaren 10era arte erosteko aukera izango da Errenkoalderen bulegoan (Beheko kalea 2) 09:00etatik 18:30era, bonoak agortu arte. Erosteko, adinez nagusia izan behar da, bono bakarra eros daiteke pertsonako eta nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Bezeroek nahi izan ezkero, bono bat baino gehiago metatu ditzakete, berea, senar-emaztearena, amonarena… erosketa berean, eta nahi izan ezkero bonoa banatu ere egin daiteke 20 eurotik gorako bi erosketa egiteko bi saltoki ezberdinetan. Trukatzeko epea, berriz, gaurtik hasi eta ekainaren 30era arte izango da zabalik.
