2019/5/2

irastorza, otegi eta ibarguren

Hiru bertsolari oiartzuarrek Gipuzkoako txapelketarako txartela bilatuko dute

Jon Otegi, Jokin Irastorza eta Josu Ibarguren bertsolariak urrian hasiko den txapelketarako sailkatze fasean ariko dira.

Ansorenaren hil kapera zabaldu dute

Errenteriarrak azken agurra ematen ari dira Jose Luis Ansorenari. 17:30ean heldu da zerraldoa udaletxera eta instituzioetako ordezkariek egin diote lehen harrera.

begoña bergaretxe menuel zendoia

Oiartzungo bi organistek kontzertua emango dute igandean

Begoña Bergaretxe Manuel Zendoia organistak bakarka eta lau eskutara ariko dira igande eguerdian, Done Eztebe parrokian.

Adinekoen egoitzetan lan baldintza duinak aldarri

Grebara deitu du LAB sindikatuak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta horrenbestez, pasa den astelehenetik igandera arte, astebetez, greban izango dira. Herrialdeko hitzarmena lortzea du helburu sindikatu abertzaleak.

EAJk Pasaiarako Plan Berezia bultzatzen jarraituko duela dio

Elkarlanaren aldeko apustua berretsi dute jeltzaleek

Karmenak. Haur danborrada

Karmenak antolatzeko lehen bilera antolatu du Trintxerpeko jai batzordeak

Araudi berri bat prestatu dute eta lehen bileran aurkeztuko dute.

Ansorenaren hil kapera Errenteriako udalbatza aretoan zabalduko dute gaur

Atzo zendu zen Jose Luis Ansorena Miranda, eta haren hil kapera Errenteriako Udalaren udalbatza aretoan zabalduko dute gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:30etara zehazki.

30 ordaindu eta 40 eraman

Kanpainaren barruan erosketa bonoak salduko ditu Errenkoaldek eta bezeroek 30 euroan erosita 40 euroko erosketengatik trukatuko dute, hau da, ordaindu dutena baino 10 euro gehiago izango dituzte erosketak egiteko.

Guraso Eskola martxan da

Helburua, 2-16 urte arteko haur eta gazteen gurasoen dinamizazio eta heziketa egitea, eta izan ditzaketen behar eta kezkei erantzutea da. Guraso Eskola herriko ikastetxeetako guraso guztiei zuzenduta dago, eta aurten, lau saio eskainiko ditu.

562 zenbakiarentzat izan da sagardo eguneko saria

Larunbatean bertan azaldu zen txartelaren jabea, beraz, saria banatu dute jada antolatzaileak.

Gehiago