Ansorenaren hil kapera zabaldu dute

Errenteriarrak azken agurra ematen ari dira Jose Luis Ansorenari. 17:30ean heldu da zerraldoa udaletxera eta instituzioetako ordezkariek egin diote lehen harrera.

Udal pleno aretoan zabaldu dute Ansorenaren hil kapera.

Errenteriarrak azken agurra ematen ari dira Jose Luis Ansorenari. 17:30ean heldu da zerraldoa udaletxera eta instituzioetako ordezkariek egin diote lehen harrera. Markel Olano Ahaldun Nagusia, Leire Mendoza Batzar Nagusietako presidentea, Julen Mendoza alkatea eta Errenteriako Udaleko ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariak izan dira lehenak. Ordu erdi beranduago zabaldu dute hil kapera eta herritarrak, eta eragileak hurbildu dira Ansorenari azken agurra ematera.

Hil kapera 20:30era arte izango da zabalik.Ansorena bihar ehortziko dute 10:00etan Donostiako Polloe hilerrian, eta hileta berriz, larunbatean izango da 19:00etan Kaputxinoen elizan (Okendo kalea, 22).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.