Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Adinekoen egoitzetan lan baldintza duinak aldarri

Grebara deitu du LAB sindikatuak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta horrenbestez, pasa den astelehenetik igandera arte, astebetez, greban izango dira. Herrialdeko hitzarmena lortzea du helburu sindikatu abertzaleak.

Adinekoen egoitzetako langileen elkarretaratzea Sanmarkosene kanpoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2019/05/02

Grebara deitu du LAB sindikatuak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta horrenbestez, pasa den astelehenetik igandera arte, astebetez, greban izango dira. Herrialdeko hitzarmena lortzea du helburu sindikatu abertzaleak. Hitzarmen horrek izan behar dituen ardatz nagusiak ere zehaztu ditu sindikatuak: Oinarrizko soldata toki eta foru administrazioen menpe dauden langileen bataz bestekoarekin  homologatzea; kontratazioa zuzena, mugagabea eta aldi osokoa izatea; langileen ratioak eta mailak ezarriko dituen lan batzorde parekidea sortzea; eta prestakuntza kontutan izateko puntu garrantzitsua izatea.

Aurrekoak dira eskatzen aldarrikatzen ari diren lurraldeko hitzarmenaren oinarriak, baina horrekin batera egungo testuinguruaren irakurketa ere egin du LABek. Sindikatuaren arabera, Gipuzkoako helduen egoitzetako 5.000 langile herrialdeko hitzarmenik gabe daude, eta Gipuzkoako Foru aldundiari horiek baztertzea leporatu dio: “Ezinbesteko zutabea dira langileak eta ahoa betetzen zaio helduen egoitzetako zerbitzuaren inguruan hitz egiterakoan, baina gero alde batera uzten ditu langileak, baztertu egiten ditu”. Langileek sustengatzen dutela zerbitzu hori erantsi du, beren lanari esker betetzen eta errespetatzen direla egoiliarren eskubideak, “eta momentu askotan langileek osasuna galtzen dute”.

Beste aldera begiratzea egotzi dio aldundiari eta “joko zikina” sustatzea ere negoziazio prozesuan: ” Adegi eta Matia 2020 Patronalek ELA sindikatuarekin batera prozesu horretan parte hartzea erabaki zuten negoziazio mahaiaren, hau da, sektoreko langileen gainetik pasatuz. Negoziazio mahaiari balioa kentzea, mahaia bera blokeatuz eta sektorean mesfidantza sortzea da lortu dutena”.

Eredua alda dadin lanean eta mobilizatzen jarraitzeko asmo irmoa agertu du LABek, “funtsezko eskubideak hobetzeko, ez interes ekonomikoak saritzeko. helduen egoitzetako sektorea zerbitzu sozialen esparruan txertatzen den neurrian, zerbitzu publikoa behar duela defendatuko dugu, orain arte bezala enpresa pribatuen interesen araberako erabakiak hartu ez ditzaten”.

Lau greba egun aurretik, gaur hainbat mobilizazio egin ditu LABek Errenteria-Oreretan. Goizean elkarretaratzea egin dute langileek Sanmarkosene aurrean, eta ondoren auto karabana egin dute Oarsoaldeko lau udalerrietan barrena. Sektoreko langile guztiak deitu ditu LAB-ek azkenik, mobilizatzera, “herrialdeko hitzarmen duin baten alde”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.