Ansorenaren hil kapera Errenteriako udalbatza aretoan zabalduko dute gaur
Atzo zendu zen Jose Luis Ansorena Miranda, eta haren hil kapera Errenteriako Udalaren udalbatza aretoan zabalduko dute gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:30etara zehazki.
Jose Luis Ansorenak Piztu zuen 2016ko madalenetako txupina Pello Ibargurenekin batera Andra Mari abesbatzaren izenean. Atzo zendu zen Jose Luis Ansorena Miranda, eta haren hil kapera Errenteriako Udalaren udalbatza aretoan zabalduko dute gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:30etara zehazki. Ansorena Errenteriako seme kuttuna da, gaurko egunarekin, duela urtebete Errenteriako Udala eta hainbat kultur eragileren ekimenez omenaldi handia egin zion Errenteriak Ansorenari, egindako ekarpen handia eta Errenteriaren izena zabaldu izana aitortzeko.
Omenaldi hartan, Musika Plazari izena aldatu eta Jose Luis Ansorena Musika Plaza izena jarri zioten.
Ansorena bihar ehortziko dute 10:00etan Donostiako Polloe hilerrian, eta hileta berriz, larunbatean izango da 19:00etan Kaputxinoen elizan (Okendo kalea, 22).
