Jakoba Errekondo kalitatezko elikadurari buruz arituko da
Laboreren hitzaldi zikloaren saioa hilaren 10ean izango da, kooperatibaren egoitzan. Agronomo eta paisajista elikadurari buruz ariko da.
Labore Oarso kontsumo kooperatibak hitzaldi zikloa antolatuta du. Hurrengo zita hilaren 10ean —ostirala— izango da, Ugaldetxon duten egoitzan.
Publiko dezente mugitzen duen hizlari bat ekarriko dute oraingoan: Jakoba Errekondo. Agronoo eta paisajista usurbildarra kalitatezko elikadurari buruz ariko da. 17:30ean hasiko da hitzaldia, eta sarrera doan izango da.