Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezoko EAJk "herri atsegin, irisgarri eta kulturaki bizia" nahi du

Lezoko EAJk hirigintza, kultura, kirola eta aisia esparruetarako hainbat proposamen landu eta publiko egin ditu, udal hauteskundeei begira.

Arraitokin kirol gune bateratua sortu nahi du Lezoko EAJk.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/05/03

Hirigintza, kultura aisia eta kirol asmoen berri eman du Lezoko EAJk, udal hauteskundeen harira proposamenak eginez. Herriko kaleak berritzen jarraitzeko asmoa azaldu du, oinezkoei lehentasuna emanez. Kulturan, herri bizi eta euskalduna du helburu EAJk, eta aisia eta kirolean aukera berriak eskaini nahi ditu. “Herritarren egunerokotasuna, bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea, eta herritarrei aukera berriak eskaintzea” da landu dituen proposamenen xedea.

Hirigintza asmoen artean, Altamira auzoa hobetzea, portuko saihesbidea egitea “herritarren segurtasuna hobetu eta trafiko jarioa murrizteko”, eta Arraitoki herriaren erabilpenerako berreskuratzea proposatu du EAJk. Altamirako hobekuntzetan sakonduz, bertako parkea berritzea dute xede jeltzaleek, “agintaldi honetan aurrera eramandako parte hartze prozesuan ekarpen eta proposamenak kontuan hartuta”. Gainera, bertan aparkatzeko eremua handitzea agindu du alderdiak, eta irtenbide mekaniko bidez irisgarritasuna hobetu. Herriari oro har begira Mugikortasun Plana egin nahi du, “pertsonen segurtasuna hobetzeko, trafikoa arautzeko, aparkalekuak aztertzeko eta ibilbide osasungarriak sustatzeko”.

Arraitokirako proposamen zehatza planteatu du Jesus Mari Martiarena alkategaiak: “Portuak herriaren esku uzten duenean, bertan aparkaleku itxiak egin nahi ditugu, eta kiroldegia eta igerilekua gune berean kokatzea da gure proposamena. Erabilera anitzeko eraikina sortu nahi dugu bertan inbertsio berriak eginez”. Espazio berria sortu nahi du, beraz, Arraitoki eremuan, igerilekua eta kiroldegia bateratuz, eta kirol anitzeko kantxak, ur jolasen eremua, skate parkea, edo txakurrentzako parkea sortuz.

Gainera, EAJren proposamenen artean dago Lezo Institutuko patioko zati batean estalkia jartzea.

Garbiketa eta mantenu lanen gaineko asmoak ere baditu Lezoko EAJk. Garrantzi berezia eman nahi diete lorezaintzari, hiri altzariei, kaleko argiztapenari nahiz saneamenduari.

Kultura, kirola eta aisia

Lezoko EAJren ustez, euskararen erabilera sustatu behar da eta horren aldeko konpromisoa berretsi du. Horretarako, eskualde mailan iniziatiba berriak bultzatuko dituela adierazi du.

Martiarena alkategaiak nabarmendu du kulturan eta herriko kultur taldeen jarduna babesten eta sustatzen jarraituko duela, “kultur eskaintza zabaldu eta eta herritarrei aukera berriak eskaintzeko”. Halaber, Arte Eskola berria sortu nahi du EAJk Salaberria familiaren laguntzarekin, “sormen artistikoa bultzatuko dugu arte eta musika lehiaketa berrien bitartez”.

Erlazionatutako edukiaEkonomia alorreko proposamenak aurkeztu ditu Lezoko EAJk“Pertsonen ongizatea bermatzeko” proposamenak landu ditu Lezoko EAJk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.