Belar bolen plastikoa jasoko dute hilaren 16an
Herriko bost puntutan jasoko dituzte silo plastikoak. Baserritarrek aurreko bi egunetan utzi beharko dituzte hondakinak, zehaztutako tokietan.
Urtero bezala, Oiartzungo Udalak belar bolak biltzeko silo plastiko erabilia jasoko du. Hilaren 16an pasako dira haien bila, eta ondorioz, belar bola egiten dituzten baserritarrek aurreko bi egunetan utzi beharko dituzte hondakinak, herriko bost puntutan.
Honakoak dira bilketarako toki horiek: Ergoienen, Arbelaitz bideko sarreran; Gurutzen, Bizardia Elkartearen aurrean; Karrikan, Gaintzabal bidearen sarreran eta Ugaldetxon, Zerradi poligonoko ekarpen-gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan.