Errefuxiatuen aldeko jarduerak antolatu dituzte Pasaian
'Aita Mari' itsasontziaren salbamendu lana ardatz, egitarau oparoa antolatu dute, datorren astean hasi eta Errefuxiatuen Aldeko Nazioarteko Eguna bitartean.
Aita Mari, Pasaian konponketa laneatan egon zen bitartean Ekainaren 20an ospatzen da nazioartean Errefuxiatuen Eguna eta Pasaiako Udalak aurten egitarau zabala antolatu du egun horren bueltan, Pasaia Aita Marirekin bat eginik izenburupean.
Mediterraneoan noraezean dabiltzan migratzaileak salbamendua eskaini ahal izateko atondutako arrantzontzia da Aita Mari. Ontzia egokitu bitartean Pasaian izan zen, eta esan daiteke, orduan sortu zela pasaitarren eta Aita Mariren arteko harreman berezia.
Gaur gaurkoz Greziako uharteetan dago Aita Mari, Espainiako Gobernuak traba ugari jarri dizkiolako Libiara joan ahal izateko. Trabak legezkoak ez direla iritzita, helegitea aurkeztu dute eta erantzunaren zain daude orain. Baina baimena lortu bitartean, tripulazioa ez dago geldirik, eta Greziako uharteetan asiloa noiz lortuko zain daudenei hortzetako osasuna zaintzen lagunduko diete, horretarako Aita Marin bertan hortz klinika atonduta oraingoan.
Gain sentsibilizatu eta Aita Mari bezalako salbamendu ontzien lana agerian jartzeko antolatuta egitaraua da Pasaiakoa.
Egitaraua
Erakusketarako kartoizko itsasontziak egiteko tailerrak.
- Hilaren 13 eta 15ean, kale hezitzaileen Trintxerpeko eta San Pedroko lokalean. 17:00etatik 18:30era.
- Hilaren 15ean, kale hezitzaileen Antxoko lokalean, 17:00etak 18:30era.
- Hilaren 16an, Donibaneko eta San Pedroko liburutegietan, 17:00etan.
Erakusketak
- Ekainaren 3tik 9ra, San Pedroko udal aretoan, 16:00etatik, 20:00etara.
- Ekainaren 10tik 16ra, Donibaneko kulturgunean, 16:00etatik 20:00etara.
Dokumentalak
- 24 millas #Niunamuerteenelmar. Ekainaren 12an, 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean. Ondoren solasaldia SMH Chios elkarteko Iñigo Gutierrezekin.
- El naufragio, 30 años de memoria sumergida. Ekainaren 20an, 19:00etan, Antxoko kultur etxean. Ondoren solasaldia gai horrekin lanean ari diren gizarte eragileen ordezkariekin.

Donibaneko haurrak beren marrazki solidarioak egin zituzten Aita Mari ontzian.
