Josep Pamiesen hitzaldia, asteazkenean, Txerrimuñon
Josep Pamiesek hitzaldia emango du asteazkenean (hilak 8) 19:00etan Gezala Auditoriumean. Hizketaldia Erailtzen duten elikagaiak eta sendatzen ez duten sendagaiak, Oinaze eta heriotz saihesgarriak izenburupean egingo du. Txerrimuñok antolatu du.
Aforoa mugatu egin dute. Hala, asistentzia baieztatzeko posta elektroniko helbide bat erraztu dute Txerrimuñoko kideek. Hara idatzi behar da hitzaldian izan nahi dela baieztatzeko.