Memoriaren Basoa eraikitzen jarraitzeko beste aukera bat, larunbatean
Memoriaren Basoa elikatzen jarraitzeko beste aukera bat dute lezoarrek larunbatean. Etxetxok herritarrei dei egin die iniziatiban parte har dezaten.
Memoriaren Basoa eraikitzen ari da Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldea Iparragirre inguruan. Jada hainbat auzolan egin dituzte Lezoko Ekoloji Taldearekin elkarlanean, eta hurrengo bat ere prest dute: larunbat honetan da (hilak 11).
Iparragirre aldera joateko 09:30ean bilduko dira Tiñelun, handik Jaizkibel aldera joateko, Memoriaren Basoaren eremura. Hango barrakoiak garbitzen jarraituko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Deialdi irekia da, denei zabalik.