Sari bat gehiago Legorbururentzat
Oraingoan Urnietako On Manuel Antonio Antia lehiaketan lortu du errenteriarrak bigarren saria, eta horren trukean, oroigarria eta 1.000 euroko ordainsaria.
Beste bat. Iñigo Legorburuk sariak jasotzen jarraitzen du. Oraingoan Urnietako On Manuel Antonio Antia lehiaketan lortu du errenteriarrak bigarren saria, eta horren trukean, oroigarria eta 1.000 euroko ordainsaria.
Trostan du izenburua Legorburuk aurkeztu zuen lanak, eta bertan, 1970. hamarkadan Extremaduratik Euskal Herrira lanera etorritako ama-alaba bikote baten bizimodua kontatu du. zaldiaren kontzeptuaren aldaerak erabili ditu idazleak istorio guztian zehar: Troya egurrezko jostailuzko zaldia, burdinazko zaldia trenaz hitz egiteko, “dos caballos” autoa, edo zaldia heroina aipatzeko azalduko dira. Migrazioaren drama eta integrazio eta identitate kontzeptuen gainean idatzi du egileak.