Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea
Itsasoarekin harremana duten jarduerak nabarmentzen dira eskaintzan
Pasaiako Udalak prest du udako kirol eskaintza eta zabaldu du izen-emate epea. Lehengo ostiralean aurkeztu zuten eskualdeko lau udalek elkarlanean osatu duten eskaintza, eta horren barruan Pasaiakoa.
Ziurrenik gertutasunarengatik, itsasoarekin harremana duten jarduerak nabarmentzen dira Pasaian: piragua, arraun, paddel board…eta horiez gain, nola ez, lehorrean egitekoak; gimnastika akrobatikoa, zumba, tenis, pilota eta eskalada, batzuk aipatzekotan. Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskainiko dituzte 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat.
Pasaiako eskaintza osoa ikusteko, antolatutako txanden berri izateko, eta hala nahi izatekotan izena emateko, ondorengo estekan klika daiteke.