Zabarreren elastikoak eta zapiak salduko dituzte
Zabarre Taldeak hilaren 10, 11 eta 17an jarriko ditu herritarren eskura pirataren elastikoa eta zapia. Ekainaren 7tik 9ra dira aurtengo mendekosteak.
Mendekosteak ekainaren 7tik 9ra dira aurten. Horri begira, Zabarre Taldeak herria girotu nahi du. Ohikoak dituzten ekitaldiez gain, elastikoak eta zapiak jarri dituzte salgai. Kamisetak berritasun dira aurten.
Maiatzaren 10 eta 17an, 18:30etatik 20:30era Tiñeluren eta Azkena tabernaren arteko arkupeetan egongo dira taldekoak bi osagaiak saltzen. Maiatzaren 11n, berriz, Lezo Herri Eskolaren jaian egongo dira Zabarre Taldekoak materiala saltzen.
Bakarka erosiz gero, elastikoaren prezioa 8 eurokoa da, eta zapiarena 3koa. Biak batera hartuz gero, berriz, prezioa 9 eurokoa da. Unean egin behar da ordainketa.