Aparra igotzear da

Ostegunean hasiko da VIII. Antxoberfest, garagardo zale denen gozamenerako.

Hamabi iturri prestatuko dituzte Gure Zumardiko karpan

Jende asko biltzen du urtero, eta estima handian dute garagardozale mokofinenek. Ostegun honetan hasiko da VIII. Antxoberfesta,  antxorrek antolatutako garagardo azoka, munduko zein bertako garagardo onenak dastatzeko aukerarekin eta kultur eskaintza oparo eta erakargarri batekin.

Aurten hamabi iturri izango dira aukeran Gure Zumardian atondu duten karpan, horietatik bat, birakaria, hau da, txandaka garagardo ezberdinak isurtzeko prestatua, eta guztira, 18 garagardo dastatzea izango da, guztiak desberdinak baina kalitate handikoak, askotariko gustuak asetzeko pentsatuak.

Zerbitzatuko dituzten garagardo asko, ia erdia, Euskal Herrian ekoitzitakoak dira, eta beste erdia, berriz, munduko bazter askotatik ekarriak. Gainera, aurten lehenengoz, Antxoberfestak garagardo propio bat izango du. Ikus garagardoen karta Antxoberfestaren facebook orrian.

Leire Project eta Lasagaren Parkourra

Azokak iraun bitartean, kale animazioa kasik etengabea izango da. Aurten bi kontzertu antolatu dituzte. Ostiralean, Nonguayaz, Dinbi Danba eta Pangea taldeek joko dute gauean, eta  Leire Project taldekoen kontzertua izango da larunbata arratsaldean.

Horiez gain, aurtengo berritasuna ikuskizunetan, Antxoko Lasaga FreeRunning-aren eskutik. Parkour erakustaldia eskainiko du larunbatena Biteri Plazan.

Auto klasiko eta Harley motoen ikuskizuna, trumoikada, eta nola ez, paella jate erraldoia herri bazkarian. Txartelak salgai daude jada ohiko tokietan, 3 euroan haurrentzat eta 6 euroan handientzat. 250 lagunentzako arroza prestatuko dute zumardian, eta txartelak agortuz gero, edota arroza jan nahi ez dutenentzat, azokako sukaldea zabalik egongo da.

Egitaraua

Osteguna

  • 20:00: Irekiera.
  • 20:15: Garagardoaren aurkezpena
  • 20:30: Pasai txaranga.
  • 24:00: Itxiera.

Ostirala

  • 20:00: Irekiera
  • 20:15: Nonguayaz
  • 23:00: Dinbi danba
  • 00:30: Pangea.
  • 04:00: Itxiera.

Larunbata

  • 12:00: Irekiera
  • 13:00: American Crazy Cars eta motoen aurkezpena
  • 14:30: Herri bazkaria
  • 17:15: Parkour erakustaldia, Iñaki Lasagabasterren eskutik, Biteri Plazan.
  • 18:00: Trumoikada, Nafarroa etorbidean.
  • 19:15: Leire Project zumardiko karpan
  • 20:00: Kofradeen aurkezpena (brigadako langileak).
  • 20:30: Elektrotxufla.
  • 24:00: DJ Gantxegi anaiak.

 

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.