Astelehen arratsaldea ipuinak entzuteko momentua izango da
Pello Añorga ipuin kontalariak lau urtetik gorako haurrekin bilduko da Manuel Lekuona bibliotekan, maiatzaren 13an.
Oiartzungo txikienek hilabetean behin izan ohi dute herriko liburutegian hitzordua, ipuin kontalari bat entzuteko. Datorren astea ongi hasteko modua Pello Añorga ipuin kontalariak emango die Oiartzungo haurrei.
Ipuin kontaketa saioa eskainiko die astelehenean —hilak 13— lau urtetik gora dituztenei, Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan. 17:00etan hasiko da, eta behin atea itxita ezingo da bertan sartu, kontaketa ez eteteko.