Kontribuzioa ordaintzeko epea irekiko dute bihar
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ekainaren 30era arte ordain daiteke. Ordainketa helbideratuta daukatenei ekainaren 6an kobratuko diete.
Bihar (hilak 10) Ondasun Higiezinen gaineko Zerga —kontribuzioa— ordaintzeko epea martxan jarriko dela adierazi du Oiartzungo Udalak.
Ordainketak egiteko azkeneko eguna ekainaren 30a izango da. Ordainketak helbideratuak dauzkaten oiartzuarrei ekainaren 6an kobratuko zaie dagokien kopurua.