Ekitaldi nagusia egingo du bihar PSE-EEk
Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistako alkatetzarako hautagaiak, Idoia Mendia PSE-Eren Idazkari Nagusiak eta Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren Idazkari Nagusiak hartuko dute parte ekitaldi horretan.
Udal hauteskundetako kanpaina atzo has zen, eta PSE-EEk bihar egingo du ekitaldi nagusia. Arratsaldez izango da eta Iztieta auzoan, Diputazio Plazan zehazki, 18:00etan hasita. Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistako alkatetzarako hautagaiak, Idoia Mendia PSE-Eren Idazkari Nagusiak eta Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren Idazkari Nagusiak hartuko dute parte ekitaldi horretan.
Bestalde, astelehenean esku orriak eta arrosak banatuko ditu alkategaiak Errenteriako azoka txikian 11:00etatik aurrera.
