
Herriko gazteenek bideo baten bidez azaldu dute Pasaiako haur eta nerabeen parte-hartze sistema zer den.

Udal zerbitzu teknikoek egin dute txostena, eta bertan, desatxekimendu prozesuaren ostean eremu horri eman dakioken erabilerak zehaztu dituzte: aparkalekua, komunitate ekipamenduak...

Arrazoi ezberdinengatik aurkeztu dute euren burua udal hauteskundeetarako zerrendetan. Gazteek bizitza politikoan parte hartzen ez duten topikoa hankaz gora jarri dute.

Gaur hasiko dira Pasai Donibanen Itsas Mendik antolatutako XXIX. Musika Jardunaldiak eta haien berri eman du jardunaldien sortzaile eta antolatzaile Kepa Sein txistulariak.

Gazte Eguna hilaren 17an aurkeztuko dute, astebete barru, Gaztelutxoko biribilgunean 19:00etan. Ez dute ausaz hautatu lekua, han da Ibon Zabalaren omenezko oroigarria.

Bigarren aldiz aginte makila hartzea da Leoneten helburua. 1995etik lehenengoa izango litzateke karguan errepikatzen. Oiartzuarrek jarraipena «merezi» dutela uste du egungo alkateak.

"Anbizio handiko" programa eta "errealista" dela osatu duen programa dio EAJk, "errenteriarrek aukera gehiago eta premia gutxiago izan ditzaten".

Gaur gauean karta jokoan ibiliko dira Aldeguna elkartean, eta bihar bertso afariaren txanda izango da, Seabastian Lizaso eta Maialen Lujanbiorekin.


Pasai Antxon VIII. Antxoberfest ospatzen ari da atzotik. Herritar asko ari dira auzolanean garagardozale mokofinenak asetzeko, nahiz festa giroa piztu eta bisitariek ongi pasatu dezatela bermatzeko.

Zapata-konpontzaile ofizioa odolean darama Marta Orduña donostiarrak, eta haren eskutik ikasi du Begoña Martinez errenteriarrak. Aita zapataria zuen Orduñak, eta harengandik ikasi zuen ikasi beharreko gehiena. Gaur egun, oraindik, ez da ohikoa emakume zapatariak ikustea, eta, are gutxiago, Errenteriako Orduña zapata konpontzaileen dendan gertatzen den bezala, bi emakume ofizio horretan lanean aritzea.

Alde Zaharrari irabazi diote azkeneko partidan. Miren Tabernak eta futboleko mutilen talde nagusiak dira liga bukatzeko falta direnak.

Ostegunean (hilak 16) zabalduko dute izena emateko epea

Herri programan bildu dituzten proposamenak aurkeztuko dituzte

Tomaxen abenturak konpainiaren azken lana, familian eta umorez ikusteko aproposa

Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistako alkatetzarako hautagaiak, Idoia Mendia PSE-Eren Idazkari Nagusiak eta Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren Idazkari Nagusiak hartuko dute parte ekitaldi horretan.