Gazte Egunerako motorrak berotzen
Gazte Eguna hilaren 17an aurkeztuko dute, astebete barru, Gaztelutxoko biribilgunean 19:00etan. Ez dute ausaz hautatu lekua, han da Ibon Zabalaren omenezko oroigarria.
Ekainaren 22an egingo dute Gazte Eguna, eta hilabete pasa falta bada ere, denbora daramate egun horretarako egitarau zabala prestatzeko lanetan. Igande honetan bertan izango dute hitzordua, lanketarekin jarraitzeko, izan ere, bilerara deitu du gazte asanbladak gaztetxean 17:00etan antolaketarekin jarraitzeko.
Gazte Eguna hilaren 17an aurkeztuko dute, astebete barru, Gaztelutxoko biribilgunean 19:00etan. Ez dute ausaz hautatu lekua, han da Ibon Zabalaren omenezko oroigarria. Hilaren 17a, gainera, egun handia heldu aurretik motorrak berotzen hasteko aprobetxatu nahi dute, eta aurkezpenaren ostean, bideo emanaldia egingo dute gaztetxean 19:30ean, baita bertso afaria 21:00etan hasita eta gaztetxean bertan. Azken horretarako txartelak salgai izango dira hilaren 15era arte (asteazkena) 5 euroan ikasle eta langabetuentzat eta 10 euroan gainontzekoentzat, Sindikato, Arkaitza eta Landare tabernetan.