'Azken Balea' antzezlanaren estreinaldia, igandean, Donibanen
Tomaxen abenturak konpainiaren azken lana, familian eta umorez ikusteko aproposa
Azken balea Joserra Fachadoren eta Oihana Maritorenaren azken antzelana da, Tomaxen abenturak konpainiarena, eta igandean estreinatuko dute, Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean, 18:00etan.
‘Azken balea’ izenburupean, umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztindutako lana aurkeztuko du bikoteak. Muxi eta Tomax protagonistak, Kanadara joango dira, aitonaren baporean, han plastikoa eta kutsadurarengatik hilzorian den azken euskal balea salbatzera.
Antzezlan umoretsu bat da, familian ikusteko aproposa. Sarrerak, 3 euroan, kulturgunean bertan eros daitezke antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, edota aurrez, Internetez.