EH Bilduk Donibanen hasiko du kanpaina
Herri programan bildu dituzten proposamenak aurkeztuko dituzte
Pasaiako EH Bilduk Donibanen ekingo dio udal hauteskundeen kanpainari. Iragarri dutenez, bihar (hilak 11), 18:30ean, herri programan bildu dituzten proposamenak aurkeztuko dituzte plazan egingo duten ekitaldi politikoan.
Astelehenean, berriz, Trintxerpera egingo dute jauzi. Han, Junkal Mintegia alkategaia mintzatuko da, eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagai Juan Karlos Izagirrek eta Maddalen Iriarte legebiltzarkideak bere hautagaitzari babesa emango diote. Trintxerpeko ekitaldia, 19:00etan izango da, Gudarien Enparantzan.