[BIDEOA] Herriko haur eta nerabeek badute zer esan
Herriko gazteenek bideo baten bidez azaldu dute Pasaiako haur eta nerabeen parte-hartze sistema zer den.
Pasaiako Udala aspalditik ari da haur eta nerabeen eskubideak babesteko lanean, eta bere lanak Unicefen aitortza ere jaso du aurten.
Bada, orain, planaren protagonistek bideo bat ekoitzi dute, hain zuzen ere, Pasaian haur eta nerabeen parte-hartzea bermatze aldera martxan den plana zer de azaltzeko.
Egitasmo horren barruan, Ekintza Plan bat landu dute herriko haurrek, eta iazko azaroan aurkeztu zuten, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko egunaren testuinguruan.
Orain adin txikikoak eta udala elkarlanean ari dira plan horretan jasotakoak aurrera eramateko , Anunciata, Karmengo Ama eta Pasai-Lezo Lizeoaren laguntzaz. Azken urratsa haur eta nerabeen ordezkaritza bideratzeko organo baten eraketa izan da, “iradokizunak jaso eta beharrak erantzuteko”. Helburua, “udalak adingabeak legezko subjektu gisa hartu, eta haiek Pasaiako herrirako zer proposamen eta iritzi dituzten aintzat hartzea”.