Arraitokiren erabileraren lagapena lortzeko txosten teknikoa aurkeztu du udalak
Udal zerbitzu teknikoek egin dute txostena, eta bertan, desatxekimendu prozesuaren ostean eremu horri eman dakioken erabilerak zehaztu dituzte: aparkalekua, komunitate ekipamenduak...
Arraitokiren erabileraren lagapena lortzeko txosten teknikoa aurkeztu dio Lezoko Udalak Pasaiako Portu Agintaritzari, azken horrek zehaztasun osoz jakin dezan Lezoko Udalak desatxekimendu egoeran dagoen lursailari eman nahi dion erabileraren nondik norakoak. Udal zerbitzu teknikoek egin dute txostena, eta bertan, desatxekimendu prozesuaren ostean eremu horri eman dakioken erabilerak zehaztu dituzte: aparkalekua, komunitate ekipamenduak…
Halaber, Arraitokiren espazio erabileraren doako lagapenaren gaineko formulari dagokionez adostasuna aurkeztu dio Pasaiako Portuko Agintaritzari.