Antxoko gazte asanblada hasia da sanferminetako Gazte Egunaren antolakuntzan
Ostegunean (hilak 16) zabalduko dute izena emateko epea
Berritasunak Pasai Antxoko Gazte Eguneko antolakuntzari dagokionez. Gazte Asanbladak iragarri duenez, aurten ez dituzte izena emateko zerrendak jarriko. Gure Zumardira jo beharko da izena ematera ondoren zehazten diren data eta ordutegietan:
Osteguna, hilak 16: 19:00-20:30
Larunbata, hilak 18: 18:30-20:00
Osteguna, hilak 23: 19:30-20:30
Igandea, hilak 26: 12:00-14:00
Zehaztutako egun eta ordutegietan joateko aukerarik ez duenak, lagunen bidez eman dezake izena. Izena emateko unean 15 euro ordaindu beharko dira.