Zozketan sarituak Antxoberfestaz gozatzen
Oiartzuarrak dira HITZAkideen Txokoan saritutakoak
Josu Ostolaza eta Amaia Arruti, atzo iluntzean, Antxoko Gure Zumardiko karpan. Saria ez zen edonolakoa eta Hitzakideek erantzun dute. OARSO BIDASOKO HITZAk, Antxoberfesterako bi lagunentzako menu oso bat eta eta garagardo guztien dastaketa zozketatu du Hitzakideen Txokoaren bitartez, eta Antton Arruti Iza oiartzuarrak irabazi du saria.
Onuradunak, baina, argazkikoak: haren alaba Amaia Arruti eta bere lagun Josu Ostolaza. Atzo izan zuten biek sariaz gozatzeko aukera. Ondagizuela eta Zorionak.
