Arraguako Jai Batzordeak prest ditu auzoen festetan lehena
Asteburuan hainbat ekitaldi egin ondoren, egitarauko jarduera nagusiak datorren ostiraletik igandera bitartean egingo dituzte.
Frontoi ingurua festaren gune neuralgikoa izango da. Pasa den asteburuan hainbat ekintza –truk txapelketa, bertso afaria eta futbol txapelketa— egin ondoren, Arraguako festak prest ditu auzoko jai batzordeak. Txupinazoa ostiral arratsaldean botako dute, Aldeguna elkartearen paretik, eta hortik aurrera, Arragua festan murgildutako eremua izango da. Honakoa izango da egitaraua:
Hilak 17, ostirala
- 14:00etan: Jubilatuentzako bazkaria, Aldeguna elkartean.
- 18:00etan: Txupinazoa, Aldeguna elkarteko atarian. Agurra dantzatu ondoren, kalejira egingo dute, Lartaungo txistulariekin, dultzaineroekin, buruhandiekin eta Oiartzungo erraldoien konpartsarekin.
- 19:00etan: Gorriti Show. Poniak eta bigantxak haurrentzako.
- 20:00etan: Elkarretaratzea frontoian hasi eta auzoan zehar. Jarraian, bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:00etan: Elektrotxufla, aspertu arte.
Hilak 18, larunbata
- 10:00etan: Diana, trikitilariekin.
- 11:00etan: Haurtzaro Dantza Taldearen ikuskizuna frontoian. Taldea Aldeguna elkartetik aterako da, eta kalejiran joango da frontoiraino.
- 14:00etan: Herri bazkaria. Zozketa, sariak, bingoa…
- 19:00etan: Danborrada, Pasai txarangaren laguntzarekin, auzoko artisten eskutik. Ondoren, afaltzeko aukera.
- 22:00etan: Dj Xab, nekatu arte.
Hilak 19, igandea
- 09:00etan: Meza.
- 10:00etan: Diana Lartaungo txistulariekin.
- 10:30ean: Pilota partidak, Oiarperen eskutik. Herriko gazteen arteko lehia.
- 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara: Jolas parkea eta puzgarriak.
- 11:30ean: Haur jolasak.
- 12:00etan: Batukada tailerra.
- 17:00etan: V. bizkotxo txapelketa. Ordu horretarako bizkotxoak entregatu behar dira.
- 18:00etan: Kutxaka, haurrentzako ikuskizuna.
- 19:00etan: Txokolate jatea, bizkotxoen dastaketa eta sari banaketa. Ondoren, Zezensuzkoa dantzatuko dute, festei agur esateko.
