Berdintasun politikak hizpide

Berdintasun kontseiluak mahai-ingurua antolatu du alderdi politikoetako ordezkariekin

Emakumeen Etxean izango dira ekintzak.

Udal hauteskundeen atarian Errenteriako Berdintasun Kontseiluak alderdi politiko guztietako ordezkariak elkartuko ditu asteazkenerako (hilak 15) antolatu duen mahai-inguruan. Gaia: berdintasun politika publikoak.

Mahaiaren bueltan, eztabaidarako prest, EH Bilduren alkategai Aizpea Otaegi; PSE-EEren hautagaitzako kide Goizane Alvarez; Elkarrekin Podemoseko Maite Gartzia, EAJren zerrendako kide Elixabete Murua eta PPren izenean Davis Lumbreras.

Berdintasun politiketan dituzten proposamenak azalduko dituzte. 18:00etan, Emakumeen Etxean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.