EH Bilduk Pasaian du gaur ekitaldi politiko nagusia
19:00etan, Trintxerpeko Gudarien Enparantzan, Arnaldo Otegi, Juan Karlos Izagirre eta Junkal Mintegia mintzatuko dira.
Donibanen ekin zion Pasaiako EH Bilduk hauteskunde kanpainari, lehengo larunbatean, eta gaur du bigarren ekitaldia, kanpainako nagusia, 19:00etan, Trintxerpeko Gudarien Enparantzan.
Ekitaldian Junkal Mintegia alkategaia mintzatuko da, eta bere hautagaitzari babesa ematera, Arnaldo Otegi eta Juan Karlos Izagirre heldu dira.