Illunbe Akordeoi Orkestra "oso pozik" Cerveran egin dioten harrerarekin
Eskaini duten kontzertuak "erabateko arrakasta" izan duela nabarmendu dute.
Pozik, oso pozik itzuli dira Lleidatik Illunbe Akordeoi Orkestrako kideak. Cerveran izan dira, Akordeoiaren Nazioarteko Egunaren harira han antolatutako lehiaketa bateko klausura kontzertua eskaintzen, itzuleran kontatu dutenez, “erabateko arrakastarekin”.
Kontzertuarengatik ez ezik, Illunbe Akordeoi Orkestrako kideek oso kontentu daude jaialdiaren antolakuntzak egin dien harrerarekin: “Gozamena da taldearen lana hain positiboki baloratzea, eta horrek indarra ematen dizu ildo beretik lanean jarraitzeko”, ohartarazi dute, datorren urtean esperientzia errepikatzeko irrikaz daudela iragarrita.