Karmenetarako proposamenak hilaren 22ra arte jasoko dituzte
Proposamenak jai batzordean defendatu beharko dira, egun berean
Trintxerpeko jai batzordea Karmenak antolatzeko lanean hasi da, arautegi berri batekin. Horregatik, publikoki gogorarazi dute Trintxerpeko jaietan ekitaldi edota jardueraren bat antolatu nahi duen guztiak fitxa bat bete eta jai batzordean entregatu behar duela hilaren 22an baino lehen.
Antolatu nahi den ekitaldiaren gaineko informazio laburbiltzeko fitxa Interneten eskuratu daiteke, baita HAZ bulegoan ere.
Informazio osatuta, proposamena jai batzordean defendatu beharko da, hilaren 22an bertan egingo duen bilkuran. 19:00etan izango da bilera, alkateordetzan.