Miren Tabernak bosgarren postuan bukatu du liga
Berdinketaren ondoren, ezin izango dute maila igotzeko kanporaketan aritu. Futbolean, Oiartzunek garaipena eskuratu zuen.
Miren Taberna areto futbol taldeak agur esan dio denboraldiari. Azkeneko partida irabaziz gero, eta Zarautzek galduta, aukera zeukan mailaz igotzeko kanporaketetan parte hartzeko. Barrantol bisitatu zuten larunbat arratsaldean, eta partida ikusgarria eskaini zuten: zazpina bukatu zen. Lortutako puntua, baina, ez da nahikoa izan play-offetarako. Datorren urtean izan beharko du.
Lehian jarraitzen duen talde bakarra mutilen futbol talde nagusia da. Hernaniren bisita jaso zuten Karla Lekuonan, eta garaipen polita lortu zuten Oiartzun Kirol Elkartekoek: 3-0. Bi partida gehiago falta zaizkie liga bukatzeko, eta ahalik eta sailkapenik onena lortzea izango dute helburu.
