Junkal Mintegiaren hautagaitzak Arnaldo Otegiren babesa jaso du
EH Bilduren buruzagitza Pasaian elkartu zen atzo, Trintxerpen
“Eredu aldaketa bat, pasaitarrak eta pasaitarren ongizatea erdigunean jarriko dituena”. Horixe atzo Pasaiako EH Bilduren ekitaldi politikoan aldarrikapen nagusia, eta Junkal Mintegiaren alkategaiaren diskurtsoaren ardatz.
Mintegiarekin batera, ekitaldian, bere hautagaitzako kideak, eta guztiei babesa agertzera EH Bilduren buruzagitza: Arnaldo Otegi, Marian Beitialarrangoitia, Maddalen Iriarte eta Ahaldun Nagusirako EH Bilduren hautagai Juan Karlos Izagirre, besteak beste.