Madalenak prestatzen hasiko da OarsoIrriak
OarsoIrriak taldea hasi da 2019ko madalenak prestatzen. Horri begira, partaidetza dinamika abiatuko dute ostiral arratsaldean.
Errenteriako Jai Batzordea eta OarsoIrriak talde jada hasi dira madalenen prestaketan. Azken talde honek, jaietako egitaraua aberastu asmoz, haurren proposamenak zuzenean jaso nahi ditu, dinamika berezia prestatuz 6-12 adin tarteko haurrentzat. Dinamika horren lehen urratsa ostiralean (hilaren 17an) egingo dute. 17:30etik 19:00etara egingo dute saioa, Koldo Mitxelena plazan (Esmalterian).
2018an Haurren Jai Batzordea egin zuten lehenengoz, eta besteren artean, Irria Harro kanta sortu zuten. Kanta, txupinazo txikian bai, baina bestelako jai ekitaldietan ere zabaldu zen, nabarmen gainera. Eta jai herrikoi eta parte hartzaileen bidean aurten ere alea ezarri nahi du OarsoIrriak-ek, horretarako partaidetza eskatuz, haurrena, “beraiek erabaki dezatela nolako jaiak eta ekintzak nahi dituzten”.