PSE-EEren kanpaina ekitaldiak Trintxerpen eta Antxon
Hauteskunde kanpaina barrutiz-barruti ari dira egiten sozialistak
Hauteskunde kanpainaren barruko beste bi deialdi iragarri ditu Pasaiako PSE-EE. Gaur, 17:30etik aurrera, Trintxerpen, arrosa gorriak banatuko dituzte Izaskun Gomezek, Susana Corcuera legebiltzarkideak eta Rafaela Romerok batzarkide ohiak eta Arritxu Marañonek.
Etzi, berriz, Antxon izango da PSE-EEren alkategaia, PSE-EEko Gazte Erakundearen idazkari nagusi Azahara Dominguez,Portu Agintaritzako presidente ohi Lucio Hernando, eta batzar nagusietarako hautagai Aitor Gonzalez y Maria Jesus Egidok lagunduta.