2019rako lanpostuen zerrenda eta plantilla aurrera
Udal langileen ordezkariak plenoan izan dira lanpostuen "balorizazioari" hel diezaiotela eskatzeko.
Agintaldiko azken plenoa izan da gaur Donibanen. Zerrendan gai inportanteena, gaurkoan, pertsonal arlokoa, hain zuzen ere 2019ko langileen udal plantilla eta lanpostuen zerrendaren onartzeari zegokiona.
Arazorik gabe atera da aurren gobernu taldearen proposamena, nahiz eta oposizioan, EH Bilduk eta Pasaiak Ahala Du-k kontra bozkatu. Pleno aretoan izan diren langileen ordezkarien aldarrikapenak bere egin dituzte oposizioko alderdiak, eta datorren agintaldian aukerarik badute gaiari heltzeko konpromisoa hartu dute beren jarrerak defendatzeko orduan.
Lanpostuen balorizazioaren gaiari heltzeko eskatzen ari dira aspalditik Pasaiako udal langileak, kategoria gutxien dituzten lanpostuen baldintzak duintzeko, eta hauteskundeen atarian, alderdi denei beren aldarrikapenak gogoraraztera joan dira langile batzordeko ordezkariak.