Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Aitor Gonzalez: "Euskara hizkuntza koofizial atsegina bilakatu behar dugu, ez inposiziozkoa"

Aitor Gonzalez Blanco izango da PSE-EEren alkategaia. Oarso Bidasoko Hitzak prestatutako galdetegiari erantzun dio alkategaiak.

Aitor Gonzalez (Donostia, 1975).
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/15

Hilaren 26an egingo dituzten hauteskundeak direla eta, Oarso Bidasoko Hitzak galdetegi bat helarazi die Oiartzungo alkategaiei. Lehenengoa erantzuten Aitor Gonzalez Blanco PSE-EEko hautagaia izan da, eta hainbat gairi errepasoa eman dio: mugikortasuna, hondakinen bilketa, gizarte politikak, euskara edota parte hartzea.

Datozen egunetan, EH Bildu eta EAJko hautagaiena argitaratuko da. PPrena ez; esan dute alderdiak “gauzak zail” dituela Gipuzkoan, eta zerrendak osatzeko lana dutela. Haien zerrendaburua bera ez da Euskal Herrian bizi.

Zer da zuen hautagaitzak Oiartzun eskain diezaiokeena? Oiartzuarrek zergatik sartu behar dute zuen papertxoa hautetsontzian?

Euskal sozialistok Oiartzunen aurkezten dugun hautagaitza herriak aurrera egiteko konpromiso etiko eta politiko bat da. Honako printzipio hauetan oinarrituta kudeatu nahi dugu: gardentasuna, pluraltasuna, elkarbizitza, berdintasuna eta konpromiso soziala, agenda soziala eta gizarte zerbitzuen hobekuntzari lehentasuna emanez.

Horregatik, kudeaketa programa serio eta zehatz bat proposatzen dugu, gure herriaren garapen iraunkorra sustatzeko, aurrerapen ekonomiko eta soziala helburu duen proiektu partekatu batean.

Zein lehentasun ditu Oiartzunek?

Oiartzungo lehentasunak honako arloetan zehaztuko ditugu: enplegua; gizarte politikak eta bidezko trantsizio ekologikoa. Horregatik, atez atekoa kendu nahi dugu, eta bosgarren edukiontzietako sistema ezarri. Kontratazio publiko lokalean, irizpide erakargarriak sustatuko ditugu, enpresek berdintasunaren aldeko ekintzak egin ditzaten.

Herriarteko garraio publiko eraginkorrago baten aldeko apustua egingo dugu, Oiartzun eta Donostiako ospitaleak lotuko dituen linea zuzena bultzatuz.

Hiri mantenu eta biziberritzeari dagokionez, honako proposamen hauek proposatzen ditugu: Arditurriko bidegorriko seinaleen berritzea; bidegorrian oinezkoen eta ziklisten bideak banatuko dituen karril banatzaile bat ezartzea; zakarrontzien kopurua areagotzea; kale garbiketarako diru partida handitzea; Arragua eta Altzibarko haur parkeak berritu eta modernizatzea; Ugaldetxo, Altzibar eta Elizalde auzoetako aparkaleku kopurua handitzea; eta Oiartzungo eremu degradatuak ezabatu eta berreskuratzekoak.

Udalbatzak aurreko agintaldian baino lau eserleku gehiago izateak zein egoera marraz dezake?

Bai, oso litekeena da populazioaren hazkundeagatik zinegotzi kopurua handitzeak bestelako egoera bat islatzea. Oiartzun plural eta anitzagoa marraz dezake udal ordezkaritza berriak. Horrek, zalantzarik gabe, bide emango die proposamen gehiagori, ekintza berriei eta Oiartzun benetan islatuko duen ordezkaritza hobe eta orekatuago bati.

Oiartzun euskararen arnasgunea da. Erabilera datuak, hala ere, ez dira espero direnak. Zein errezeta aplikatuko dituzue hizkuntza politikan?

Euskal sozialistok beti babestu dugu euskararen ezagutza eta erabilera. Euskara gure hizkuntza da, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzatik bultzatu genituen erabilera bultzatzeko hainbat neurri, beharrezkoa izan zenean.

Hori bai, egia da —Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala— euskararen ezagutzarena arazo generazionala dela, eta erabilerarena gai orokorragoa. Horregatik, euskararen erabilera sustatuko duten proposamenak bultzatuko ditugu, betiere euskara ezagutzen eta ulertzen ez duten pertsonak diskriminatu gabe.

Pentsatu behar dugu euskaraz ez jakiteak ezin duela inor ezjakintasunean utzi, udalak herrian erroldatutakoei eta Oiartzunen lan egiten dutenei bidaltzen dien dokumentuei dagokienean. Euskara hizkuntza koofizial atsegina bilakatu behar dugu, eta ez inposiziokoa.

Oiartzun zortzi auzotan banatuta dago. Zer egin daiteke udalerriaren kohesioaren bidean?

Auzoek dituzten lehentasunak tratatzea da errezetarik onena bazterketa ekidin eta kohesioari mesede egiteko. Horretaz gain, herriko auzo guztiek izan behar dute xanistebanen parte, herriko festa nagusiak deszentralizatuz. Eta, batez ere, sustatu behar da herritarren parte hartzea, auzo bakoitzean bilerak antolatuz, herriko auzoetan bizi direnak Oiartzunen parte direlako eta, azken finean, Oiartzun direlako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.