Elkarlanari segida
RPK kooperatiba arabarrarekin zuen hitzarmena berritu du Itsas Kultur Faktoriak
2015. urtetik ari dira elkarlanean Albaola eta Arabako RPK kooperatiba. Enpresa arabarrak, zailtasun teknologiko handiko zumitz konformatuak eta baliabide teknikoak egiten ditu eta berriki erabaki du Albaolarekin duen elkarlan hitzarmena berrestea.
RPK enpresako ordezkaritza bat kultur faktorian egon da, Josu Etxeberria zuzendaria eta Leire Ortiz de Guevara Gizarte kudeaketa, Kultura kooperatiboa eta Komunikazio arduraduna buru zutela. Gizarte eraldaketarako kudeaketari buruzko tailer bat egin dute bertan eta faktoria bisitatu ondoren San Juan baleontziaren ondoan babesletza berritu dute.