Erresistentzia mugimenduei begirada Jakue Paskualekin
Jakue Pascual Lizarraga soziologoak Movimientos de resistencia, años 80 en Euskal Herria, otsailean Txalaparta argitaletxearekin argitaratutako liburua aurkeztuko du.
Atzerako begirada Gaztañoko auzo elkarteak biharko antolatu duen hitzaldian proposatuko duena. Jakue Pascual Lizarraga soziologoak Movimientos de resistencia, años 80 en Euskal Herria: radios libres, fanzines y okupaciones, otsailean Txalaparta argitaletxearekin argitaratutako liburua aurkeztuko du. 1980. hamarkadan Euskal Herrian izandako erresistentzia mugimenduez arituko da donostiarra, irrati libreez, fanzineez eta okupazioaz ez horretaz bakarrik ordea, garai hartako grebak, lan gatazkak, gerra zikina, krisia, errepresioa, langabezia, ilusio eza, heroina eta bonbez ere mintzo da bere liburuan Pascual.
Bidaia da bere liburuan proposatzen duena, 1980. hamarkadan izandako borroken barrena.
Pascualek hainbat komunikabide eta proiektu komunikatibo alternatiboetan hartzen du parte. 1980 eta 1990 hamarkadetan mugimendu ekologista eta antimilitaristako partaide izan zen, Bilboko gaztetxeko Zirikatu taldeko kidea, eta ezkerreko egitura alternatiboak berritzeko lanean aritu zen. Liburu hau ez da argitaratu duen lehena, besteak beste, Telurica vasca de liberacion, El juguete de Mari eta Anarkherria liburua argitaratu ditu, azken hori, Mark Legasserekin elkarlanean.
Hitzaldia bihar (osteguna) izango da 19:00etan hasita, Gaztañoko lokal berrian.