Ohorezkoa izan nahi du Touringek
Partida erabakigarria Touringeko mutilen lehen taldeak asteburuan jokatuko deuna. Erregional Ohorezko Mailara igotzeko aukera edota Erregional Preferente mailan jarraitzea du jokoan.
Partida erabakigarria Touringeko mutilen lehen taldeak asteburuan jokatuko deuna. Erregional Ohorezko Mailara igotzeko aukera edota Erregional Preferente mailan jarraitzea du jokoan. Azpeitiko Lagun Onak taldearen aurka lehiatuko da bietatik nor igoko den erabakitzeko. Joaneko partida, Fanderiako zelaian, etxean jokatuko dute larunbatean 19:30ean.
Touringeko bazkide, jarraitzaile eta zale guztiei dei egin die parte hartzera klubak, “taldea animatu eta partidaz gozatzera”. Partida aurretik gainera, Touringeko arroparekin joaten diren haurrek pizzak doan dastatzeko aukera izango dute 19:00etan Pizza Sprinten eskutik. Sarrera doan izango da.