Adinekoentzako segurtasun eta ongizate tailerrak, Lezon
Tailerrak hilaren 17an eta 24an egingo dituzte Aiton Bordan. Hainbat gairen gaineko informazioa eta irizpideak emango dituzte adituek.
Hilaren 17 eta 24rako, adinekoen segurtasun eta ongizate arloetan sakontzeko tailerrak antolatu dituzte Aiton Borda erretiratuen elkartean. Hainbat eragilek sortutako mahai batek osatu ditu tailerrak, eta bertan izango dira farmaziako langile bat, mediku bat, udaltzain bat eta kirol arloan aritzen den aditu bat. Honakoak dira bi egunetako egitarauak, hitzaldi bidez bideratuak:
Hilak 17
- 18:30ean, Unai Benedited Jarduera Fisikoan eta Kirol Zientzietan graduatuak ariketa fisiko praktikoen gaineko saioa egingo du.
- 18:45ean, Jose Antonio Iruretagoiena Medikuntzan graduatuak sendagaiak hartzeko orduan hartu beharreko neurriez azalpenak emango ditu.
- 18:55an, Maite Zarzuelo Farmazian graduatuak sendagaien erabilera eta mantenuan informazioa emango du.
- 19:05an, Aitzol Aranzabe udaltzaina bide segurtasunaz ariko da.
- 19:15ean, Unai Beneditedekin ariketa praktikoak egingo dituzte.
Hilak 24
- 18:30ean, Unai Benedited Jarduera Fisikoan eta Kirol Zientzietan graduatuak ariketa fisiko praktikoen gaineko saioa egingo du.
- 18:45ean, Gemma Estevez Herizaintzan graduatuak etxean erorketak ekiditeko irizpideak emango ditu.
- 18:55an, Gemma Larbide Farmazian graduatuak elikagaien segurtasunaz hitz egingo du.
- 19:05an Itxaso Errasti udaltzainak iruzurren eta lapurreten kontrako neurriak azalduko ditu.
- 19:15ean, Unai Beneditedekin ariketa praktikoak egingo dituzte.