Kirol saileko laguntzak eskatzeko epea ireki du udalak
Oiartzungo kirol elkarteek ekainaren 30era arte eska ditzakete diru laguntzak, ohiko funtzionamenduan laguntzeko. 54.000 euro banatuko dituzte.
Kirol elkarteek beren ohiko funtzionamendurako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute gaur, Oiartzungo Udalak adierazi duenez. Eskaerak ekainaren 26ra arte egin ahal izango dira, udaletxeko harreran edo udalaren webgunearen bitartez.
Herriko kirol elkarteen funtzionamendua bermatzeko diru partida 54.000 eurokoa izango da, apirileko plenoan adostu zuten bezala.
