2019 urtea, "urte bikaina"
Portu Agintaritzaren arabera, Pasaiako portua, batez beste, Espainiako estatuko gainontzeko portuak baina hiru aldiz gehiago hazten ari da.
Kaiko Herreran lau pabiloi berri eraikiko dituzte, esan dutenez, ontziratu gabeko solidoak biltzeko. Pasaiako Portu Agintaritzak trafikoen gaineko datuak jakinarazi ditu eta “2019 urtea urte bikaina” izaten ari dela nabarmendu du. Goraipatu dutenez trafikoen hazkundea etengabea da eta Espainiako estatuko gainontzeko portuekin alderatuta, Pasaia hiru aldiz gehiago hazten ari dela nabarmendu dute. Portuak erraztutako datuen arabera, Pasaiako Portua %11 hazi den bitartean, gainontzeko portuen batez besteko hazkunde datua %3,6koa izan da. Horiez gain, maiatzean, hazkundea %6,5ekoa izan dela jakinarazi dute.
Pasaiara iristen diren merkantzia gehienak, Suedia, Holanda eta Alemaniatik datoz, eta Pasaiatik irtetean diren gaiak, berriz, Ingalaterrara, Belgika eta Irlandara doaz.
Produktu siderurgikoak dira gehienak (%82) txatarraren trafikoaren gorakadaren eraginez. Portu Agintaritzaren arabera, gorakada hau oso albiste ona da Pasaiarentzat, produktu siderurgikoak beti izan direlako Pasaiaren marka.
Lau pabiloi berri kaiko Herreran
Portuarentzat albiste ona da baita ere, kaiko Herreran lau pabiloi berri eraiki ahal izateko lanak esleitu izana, pabiloi horietan ontziratu gabeko solidoak jasotzeko aukera izango dutelako, esan dutenez, portuak gaur egun duen gabezi bati erantzunez.
Azkenik, portuan berrikuntza teknikoak egiten ari dela jakinarazi dute, eraginkor eta lehiakorragoak izan asmoz, eta epe laburrean horien berri emango dutela iragarri.
