
Artikutzako trena zenak duela mende bat utzi zion bere bidea egiteari. Oiartzuar talde bat ondarea berreskuratzen ari da, museo txiki bat egiteko. Berezitasunak zituen burdinbide hark.

Errenteriako Udalerako hautagaitza aurkeztu duten bost alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditu HITZA-k.

Frontoia berritzerakoan, hainbat irudi grafiko marraztu dituzte sarrera nagusian. Guztira, sei modalitateri buruzko informazioa jarri dute.

Cristina Garcia Salinas PPren alkategaia da Pasaiarako. HITZAk, hauteskunde kanpaina bitartean, Pasaiako alkategai guztiei egingo dizkien galdera berberak luzatu dizkio Garcia Salinasi. Erantzunak elkarrizketan.

Rafael Bergaretxe alkategaiak buru duen taldeak zein proposamen egingo dituen xehatu ditu, arloz arlo, jarraitzaileekin egindako ekitaldian.

Kanpaina betean dira alderdi politikoak eta horren barruan bi ekitaldi izango dira gaur Errenteria-Oreretan. Elkarrekin Podemosena eta PSE-EErena.

Zehazki, hilaren 21etik 25era, biak barne, egingo dute greba Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena aldarrikatzeko.

Portu Agintaritzaren arabera, Pasaiako portua, batez beste, Espainiako estatuko gainontzeko portuak baina hiru aldiz gehiago hazten ari da.

Duela 27 urte geldirik dagoen etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren xehetasun ikerketa egitea erabaki duela udalak jakin dute bizilagunek, eta horren aurren, dagoeneko 1992an eremu horretako bizilagunek egin zuten eskaera bera egin zuten atzo Patxiku zelaian bertan egindako agerraldian, "etxebizitzarik eraiki ez dadila".

Udalak aste honetan bertan kontratatu du Arraguako igogailua egingo duen enpresa. Xorrolaren geltokia eta Ganboxa Bidea lotuko ditu.

Palistek Ordizian jokatuko dituzte itzuliko partidak. Eskupilotariak, berriz, Astigarragaren kontra jokatuko dituzte final zortzirenak.


Allerru futbol taldeak mailari eusteko bi jardunaldi oso gogor ditu aurretik. Lehena biharkoa da, Tolosa jasoko du 16:00etan Plazetan.

2015-2019 ziklo politikoa ixteko, hamazazpi puntuko gai zerrenda izango dute mahai gainean. Hamahiru zinegotzirekin egingo den azken plenoa izango da.

Talde gehienentzako asteburu honetan bukatzen da denboraldia; areto futbolean, Donibaneko Pari Berrik gaur kanporaketa du jokoan.