Esku huskako pilotariek gaur hasiko dute herriarteko txapelketa
Palistek Ordizian jokatuko dituzte itzuliko partidak. Eskupilotariak, berriz, Astigarragaren kontra jokatuko dituzte final zortzirenak.
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa hasiko dute gaur Oiartzungo esku huskako pilotariek. Astigarragako pilotalekuan hasiko dira lehian, gaur arratsaldeko 20:00etan. Honakoak izango dira Oiarpe pilota elkarteko pilotariak: Ibai Etxeberria, Ibai Mitxelena, Unax Landa, Mikel Aranburu, Ekaitz Salaberria, Ibai Mitxelena, Zigor Salaberria, Egoitz Etxabe eta Ekain Etxeberria.
Larruzko paleta eta pala motzeko txapelketan aritzen direnek, berriz, bihar jokatuko dute, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, 19:30etik aurrera. Madalensoron nagusi izan ziren oiartzuarrak: Mujika eta Juanes 35-34 gailendu ziren larruzko paletan, eta pala motzean, Aizpuru eta Argotek 40-18 zapaldu zituzten goierritarrak.