Alkategaiak hurbiletik
Errenteriako Udalerako hautagaitza aurkeztu duten bost alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditu HITZA-k.
Errenteriako Udalerako hautagaitza aurkeztu duten bost alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditu HITZAk. Sei galdera erantzun dituzte, guztiek berberak. Datorren astean argitaratuko dira elkarrizketak web gunean, eta publikazio hurrenkera, berriz, indar politiko bakoitzak duen ordezkaritzaren araberakoa izango da.
Egun Errenteriako Udalean ordezkaririk ez duen PPren alkategaia den David Lumbreras izango da lehena astelehenean; EAJren alkategaia, Maite Peña bigarrena, asteartean; Elkarrekin Podemoseko alkategaia, Ion Collar hirugarrena, asteazkenean; PSE-EEko alkategia, Jose Angel Rodriguez laugarrena, ostegunean; eta EH Bilduren alkategaia, Aizpea Otaegi bosgarrena, ostiralean.
Elkarbizitzaz, feminismoaz, jubilatu eta pentsiodunen mugimenduaz, bakegintzaz eta itunetarako aukerez mintzatu dira bostak.